euskaraespañol

Unibertsitate Publikoetako Ikasleen Ordezkarien Koordinatzailearen (CREUP) Ohiko Batzar Nagusia

Noiz eta non

2024/04/24, 17:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteazkena, apirilaren 24an, 17:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko areto nagusian, Gasteizen, Unibertsitate Publikoetako Ikasleen Ordezkarien Koordinatzailearen (CREUP) LXXV. ohiko batzar nagusiaren inaugurazio ekitaldia egingo da. 

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Eva Ferreira, UPV/EHUko errektoreak.
  • Ramiro González, Arabako diputatu nagusiak.
  • Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak.
  • Sonia Díaz de Corcuera, Vitoria-Gasteizeko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak.
  • German Gutiérrez, CREUPeko Unibertsitate Politikako lehendakariordeak.
  • Iñigo Ugedo, UPV/EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakariak.

CREUP Estatuko unibertsitate publikoetako 38 ikasle kontseilu biltzen dituen elkartea da. Estatuko unibertsitate-politikaren hainbat alderdiri buruzko eztabaidarako eta iritziak trukatzeko foro gisa erabiltzen da, besteak beste, bekak esleitzeko irizpideak edo unibertsitateko ikasleen eskubideei buruz eztabaidatzen da han. CREUPen 75. Ohiko Batzar Orokorrean gai erabakigarriak jorratuko dira, hala nola EBAU, unibertsitate-eremuan gaztelaniaz besteko hizkuntza ofizialen ezarpena (kasu honetan, galiziera Galiziako unibertsitateetan), unibertsitate-bizitzaren iraunkortasuna eta Bekadunaren Estatutuaren aldaketa. Batzarra apirilaren 24tik 27ra egingo da.