Hitzaldia: Presio estetikoa. Osasun kontua
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/10/09, 16:00
Kokapena
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteazkenean, urriaren 9an, 16:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroko auditorioan, Donostian, Magdalena Piñeyro filosofo eta aktibista, Stop Gordofobia plataforma digitalaren sortzaileetako bat, eta ‘Stop Gordofobia y las panzas subversas’ eta ‘10 gritos contra la gordofobia’ liburuen idazleak hitzaldi bat emango du, ‘Presio estetikoa: osasun kontua’ izenburupean. Sarrera librea da.
Hizlariak presio estetikoari eta horrek osasunean dituen ondorioei helduko dio, generoa, arrazakeria eta pisua barne hartzen dituen ikuspegi intersekzionala kontuan hartuta.
EHUkirolak Gipuzkoako Campusean antolatzen du jarduera ‘Zergatik ez zait nire gorputza gustatzen?’ izeneko hitzaldi zikloaren baitan.