euskaraespañol

Ion Errearen fisikoaren online hitzaldia: Supereroankortasuna, markak hausten!

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2020/05/29 Noiz arte: 2020/05/28, 19:00 - 00:00

Deskribapena

Kutxa Fundazioak eta DIPCk elkarlanean antolatutako “Zientziakutxa” hitzaldi zikloak bere jarduera berreskuratuko du maiatzean, ospe handiko zientzialariekin momentuko gai zientifikoen inguruko ezaguera eta kultura partekatzen jarraitzeko.   

Hurrengo online hitzaldia:
Supereroankortasuna, markak hausten!

Ion Errea, fisikaria UPV/EHUn eta CFMn eta DIPCko kidea
Maiatzaren 29a, 19:00, DIPCko Online Mintegiak
Hizkuntza: euskara

Supereroaleek korronte elektrikoa inongo galerarik gabe garraia dezakete. Ametsetako materialak dira! Baina zoritxarrez oso tenperatura baxuan soilik mantentzen dute propietate bikain hau. Zientziaren erronka nagusietako bat da giro-tenperaturako supereroaleak lortzea. Azken urteotan ulertu dugu hidrogenoz osaturiko konposatuetan ia giro-tenperaturako supereroankortasuna lortu daitekeela. Baina, egiari zor, oso presio altuetan bakarrik.

Ion Errea (Donostia, 1984) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Fisikako lizentzia (2007) eta doktoregoa (2011) eskuratu ditu. Doktorego osteko ikertzaile aritu da Parisko Université Pierre et Marie Curie-n eta Donostia International Physics Center-en (DIPC). Finalista izan zen 2015 Volker Heine Young Investigator Award sarietan, eta Journal of Physics: Condensed Matter argitalpenak Emerging Leader izendatu zuen.

2018az geroztik, Materialen Fisika Zentroan (CFM CSIC-UPV/EHU) Quantum Theory of Materials ikertaldeko burua da, eta 2015etik, irakasle atxikia, Fisika Aplikatua 1 Departamentuan (UPV/EHU) eta DIPCeko ikertzaile elkartua.

Bere ikerketa-ildo nagusia solidoen propietate konplexuak kalkulatzeko metodo teorikoak garatzea da: efektu kuantikoak eta ez-harmoniatsuak bibrazio atomikoetan; elektroi-fonoi interakzioa; eta metodo horiek aplikatzea supereroaleetan, hain zuzen, hidrogenoan oinarritutakoetan, material termoelektrikoetan, solidoen eta nanoegituren fase-trantsizioetan eta abarrean.

Hitzaldira sarbidea eta parte-hartzea:

Sartu Zientziakutxa hitzaldian DIPCko Webinars portal honetan: tiny.cc/Zientziakutxa

Chat-aren bitartez zure galderak bidali ahal izango dizkiguzu amaieran hizlariarekin izango dugun solasaldian parte hartzeko.

Youtube kanalean ere jarraitu ahal izango duzu: tiny.cc/DIPCstreams