euskaraespañol

Hitzaldia: ‘Euskal pilota eta emakumea, kirol hastapena Lehenengo Hezkuntzan’

Noiz eta non

Noiztik: 2020/02/12 Noiz arte: 2020/02/11, 09:00 - 00:00

Kokapena

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Hezkuntza)
Juan Ibañez de Santo Domingo 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteazkenean, otsailaren 12an, Patri Espinarrek, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziadunak (UPV/EHU) eta gaur egun Emakume Pelotarien Elkarteko (EPE) presidenteak, bi hitzaldi emango ditu 'Euskal pilota eta emakumea, kirol hastapena Lehenengo Hezkuntzan' izenburupean.  Hitzaldi horiek 09:00etan eta 12:00etan izango dira, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko 1.3 gelan (Juan Ibáñez de Sto. Domingo kalea, 1. 01006 – Vitoria-Gasteiz).

Patri Espinarrek palmares handia du pilotari gisa (trinketeko munduko txapelduna, one walleko munduko txapelduna, master cup...), eta, gainera, 2019ko Berdintasunerako Zirgari Saria du, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBk eman zioten "ahalduntzea eta balio-aldaketa" atalean, esku pilotan, paletan, futbolean, mendian edo piraguismoan eta bere kirol gaitasunagatik eta kirol oso maskulinizatuetan agertutako konstantzia eta irmotasunarengatik.