euskaraespañol

Hitzaldia: ‘Gobernu korporatiboa Familia Enpresan: Administratzaileen betebehar eta eskubideak’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/03/10, 18:30

Kokapena

Gradu-aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

'Gobernu korporatiboa Familia Enpresan: Administratzaileen betebehar eta eskubideak' hitzaldian Alberto Guerra (Garrigues Bilbao enpresakoa) izango da hizlaria. Aurten, aurrez aurre eta modu birtualean jarraitu ahal izango da.

Izen-ematea: https://www.ehu.eus/eu/web/catedra-empresa-familiar/izena-emateko-orria

Hitzaldia (Bilboko Merkataritza Ganberak, CEBEK erakundeak eta UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin) 'Familia enpresa prest al dago Covid osteko arorako?: Erronkak eta konpromisoak' zikloaren baitan kokatzen da.

Familia enpresek ekonomian eta gizartean duten garrantziaz jabetuta, enpresa hauen lehiakortasuna hobetzen eta biziraupena luzatzen laguntzea du helburu ziklo honek. Orotara 17 ekintza ezberdin (jardunaldiak, tailerrak eta hitzaldiak) eskainiko dira.

Hitzaldiaren edukia:

Ez daude bi familia-enpresa berdin, ezta antolatzeko eta kudeatzeko eredu bakar bat ere. Hala ere, badira jardunbide batzuk balioa sortzen, arriskuak murrizten eta kudeaketa korporatiboaren gardentasunarekiko konfiantza handitzen laguntzen dutenak. Egungo egoera ekonomikoak gobernu korporatibo onaren onurak berriro aurkitzea eskatzen duenez, zenbait gomendio aurkeztuko dira.

Informazio guztia:

https://www.ehu.eus/eu/web/catedra-empresa-familiar/2021-jarduerak