‘Espainiar afrikanismo militarra’ hitzaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2022/04/05, 19:15
Kokapena
Online
Deskribapena
Arabako Esperientzia Gelek eta ACAEXA/AEIKE elkarteak hitzaldia antolatu dute, ‘Espainiar afrikanismo militarra. Marokoko kanpainetatik gerra zibilera. Jeneralen konspirazioa?’ izenburupean. Hitzaldia Historia Garaikidean doktorea eta Kantabriako Unibertsitateko eta UNEDeko irakaslea den Daniel Macías Fernández-ek eskainiko du.
Besteak beste, ‘Franco “nació en África”: los africanistas y las Campañas de Marruecos’ (Madrid, Tecnos, 2019) liburuaren egilea eta ‘A cien años de Annual. La guerra de Marruecos’ (Madrid, Desperta Ferro Ediciones, 2021) liburuaren editorea da.
Hitzaldia apirilaren 5ean izango da, asteartea, 19:30etan, online formatuan eta hurrengo estekaren bitartez jarraitu ahal izango da: https://bit.ly/ACAEXA-abr22