Hitzaldia: Ondarea leheneratzeko Sustapen Ekintza
Noiz eta non
2018/05/09, 11:30 - 00:00
Kokapena
Bizkaia
Deskribapena
Asteazkenean, maiatzak 9, 11:30etan hasita, Punta Begoñako Galerietan, Getxon, Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO katedrak hitzaldia antolatu du ‘Ondarea leheneratzeko Sustapen Ekintza. Euskal Herriko erakundeetarako zabalik dauden aukerak’ tituluaz. Bertan, Antonio Aguilar Sustapen ministerioko Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzorurako zuzendari nagusiak bere sailean ondarea leheneratzeko egiten ari diren ekintzak aurkeztuko dizkigu eta ekintza horiek zabaltzen dizkieten aukerak, gure lurraldea kudeatu eta kontserbatzeko ardura dutenei.
Hitzaldiaren aurretik, bisita gidatu bat egingo da Getxoko Punta Begoñako galerietara, galeriak leheneratzeko eta balioan jartzeko proiektu konplexuaren arduradunen eskutik, eta Euskadiko proiektu estrategikoetako baten xehetasunak ezagutuko ditugu, zuzenean.
Ekitaldia doakoa da, baina, edukiera dela-eta, izena eman behar da aldez aurretik. Lekuak izena eman ahala banatuko dira.
Izena eman eta informazio gehiago lortzeko idatzi catedra.unesco-paisajes@ehu.eus helbidera.