euskaraespañol

Eguneko irudia

Zibilito Recordsen kontzertua

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/10/16, 19:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Zilibito Records Oiartzunen sortu zen 2022ko irailean 22an. Ziztu bizian prestatu zuten maketa, gero segituan Gaztea Irratiaren Maketa Lehiaketa irabazteko 2023an. Oiartzungo zazpi gazteek autotunea erabiltzen dute gustuko duten trap, pop-punk eta hiper-pop abestiak lantzeko, eta askotarikoak dira kantatzeko darabiltzaten musika oinarriak, batez ere popa eta pasarte elektronikoak. Taldekide gehienak 2006an jaiotakoak dira eta 2023an argitaratu dute arrapaladan ondutako hamaika kantuko lehendabiziko disko digitala, ‘Hastapenak’.

Sarrera librea izango da, harik eta edukia bete arte.