Nublia-ren kontzertua Unibertsitate pabilioian
Noiz eta non
2019/05/16, 19:00 - 00:00
Kokapena
Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ostegunean, maiatzak 16, arabar campuseko unibertsitate pabilioian (Apraiztarrak 1, 01006 Vitoria/Gasteiz), 19:00etan hasita, Nublia taldearen kontzertua izango da, EHUkultura programazioaren jardueren barruan.
Nubliak Raúl López de Mendiguren (gitarra), Gorka de Marcos (baxua), Jonqui Ayensa (gitarra eta teklatua), Jon Gebara (bateria) eta Frank Feriante (ahotsa) ditu osakide. Diotenez, Eskorbuto eta Nacho Vegas nahastutako musika egiten dute, nahiz gustukoak ere badituzten Velvet Underground, mexikanadak, Jaguares de la Bahía, Television eta Paloma San Basilio. Birritan kale egin eta gero, 2018ko udan berriro sartu ziren grabazio estudiora. Puerto de Santa Marían, Paco Locoren eskutik, 11 kanta grabatu zituzten beren estudioko lehenengo diskoa ‘Canciones del Campo de Reeducación’ osatzeko.
Sarrera dohainik eserlekuak bete arte.