-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Aldakan Beltz-en kontzertua Unibertsitate pabilioian
Noiz eta non
2019/06/06, 18:30 - 00:00
Kokapena
Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
![](https://ehu.eus/documents/10136/12204004/Aldakan_web.jpg/08a0c1b1-791d-5378-6be4-605c72faa26a?t=1559640542000)
Deskribapena
Ostegunean, ekainak 6, arabar campuseko Unibertsitate Pabilioian (Apraiztarrak 1, 01006 Gasteiz), 18:30etan hasita, Aldakan Beltz taldearen kontzertua izango da, EHUkultura programazioaren jardueren barruan.
Seikotea dugu Aldakan Beltz, Txato Martín (ahotsa), Jimmy Bidaurreta (teklatua), Marcio Padoan (kitarra), Ibai Encina (bateria), Pablo Ramos (saxoa) eta Sergio López de Landatxe (kongak) osakide dituena. Taldeak musika beltza eskaintzen du, ezelako mugarik gabe. Errepertorioan eragin afrikarreko erritmo zeharo anitzak sartzen dira, kunbia, funk, sanba, afro beat, blues, songo, partido alto, gospel... edozelako joerak entzun daitezke.
Sarrera dohainik eserlekuak bete arte.
Kontzertuaren erdialdean aurtengo iritzi artikulu eta ipuin laburren unibertsitate lehiaketen sariak banatuko dira.