Euskal Herriko Unibertsitatearen adierazpena
Lehenengo argitaratze data: 2018/12/05
Euskal Herriko Unibertsitateak, Errektoregoaren bidez, bere egiten du gaur Letren Fakultateak igorritako adierazpena, eta datorren astelehenean, abenduak 10, 13:00etan, fakultatearen atean egingo den elkarteratzea babesten du. Era berean, unibertsitateko kide guztiei dei egiten die kontzentrazioan parte hartzeko.
LETREN FAKULTATEKO DEKANOTZA TALDEAREN ADIERAZPENA
UPV/EHUko Letren Fakultateko dekanotza taldeak gaitzespen irmoa adierazi nahi du Arabako Campusean kaputxaz estalitako talde batek gure ikasle bati egindako eraso bortitza dela eta. Era berean, ikasleari gure sostengu osoa adierazi nahi diogu, eta bat egiten dugu ikaslearen familia eta lagun zein ikaskideekin. Intolerantziak eta indarkeriak ez dute tokirik ez gizartean, ez unibertsitatean, ez fakultate honetan, gure zutabeetako bat ideiak hitzaren bitartez defendatzea baita.
Eraso honi gure gaitzespen handiena agertu nahirik, UPV/EHUko kide guztiei egiten diegu dei, hilaren 10ean, astelehena, 13:00etan, Letren Fakultateko ate nagusian, egingo den elkarretaratzera bertaratzeko.