euskaraespañol

CRUEren, COSCEren eta FACMEren komunikatua, Errusiak Ukraina inbaditu duela eta

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2022/03/02

Crue-k, COSCE eta FACMErekin batera, Ukrainako biztanleekiko eta bertako komunitate zientifikoarekiko sostengua agertu nahi du, Errusiak herrialde hori inbaditzeagatik eragindako egoera dramatiko eta justifikaziorik gabea dela eta.

Erakunde horien ustez, Errusiaren erasoa askatasunaren eta demokraziaren balioen aurkako erasoa da, balio horiek izanik ikerketarako askatasunaren eta nazioarteko lankidetza akademikorako aukeren oinarri.

Komunikatu honen bidez, Espainiako Gobernuari proposatu nahi diote Ukrainako komunitate zientifikoarekiko harremana sendotu eta babestu dezan, baita aldebiko ikerketa proiektuak eta azpiegitura zientifikoak garatu eta ustiatzea dakarten egitasmoak bultzatzea ere. Bestalde, haien ustez, harrera programak ere eskaini beharko litzaizkieke beren herrialdetik alde egin behar duten ukraniar ikertzaileei.

Baldin eta Espainiaren eta Errusiako estatu erakundeen arteko lankidetza zientifikorik bada, EUEBk, COSCEk eta FACMEk gomendatzen dute bertan behera utzi beharra dagoela harik eta kontrakoa jakinarazi arte. Jakin dakite gomendio horrek proiektu zientifiko askori eragingo diela. Hala ere, elkartasuna adierazi nahi diete Ukrainako inbasioaren aurrean atsekabea adierazten duten errusiar zientzialariei.

Azkenik, erakunde zientifiko sinatzaileek nabarmendu nahi dute zientziak zeregin garrantzitsua duela bakea eraikitzen.

Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Batzarra (CRUE)
Espainiako Zientzia Elkarteen Konfederazioa (COSCE)
Espainiako Elkarte Mediko eta Zientifikoen Federazioa (FACME)