‘Kirola, Nortasuna eta Nazioarteko Harremanak Gerra eta Diktadura Testuinguruetan' solasaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/11/21, 09:30
Kokapena
Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateak ‘Kirola, Nortasuna eta Nazioarteko Harremanak Gerra eta Diktadura testuinguruetan’ nazioarteko solasaldia hartuko du, UPV/EHUko ‘Nazionalismoak eta kultura politikoak Euskal Herrian ikuspegi konparatuan’ ikertaldeak antolatuta.
Jardunaldiaren aurkezpena David Mota Zurdo eta Juan Antonio Simon Sanjurjo koordinatzaileek egingo dute, Belen Bengoetxea Letren Fakultateko dekanoa bertan izango delarik.
Ponentziak bi bloketan egongo dira banatuta. Goizean ‘Futbola, olinpismoa eta nazioarteko harremanak diktadurako testuinguruetan’ gaia jorratuko dute eta arratsaldean ‘Kirola, nortasuna eta kultura politikoak. Diktaduratik demokraziara’.