euskaraespañol

Nazionala

Hitzaldia: ‘Aldizkako barauaren eraginkortasuna obesitatearen tratamendua’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/06/14, 19:00

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ekainaren 14an, 09: 00etan, Bidebarrietako Liburutegi Nagusian hitzaldia izango da: “Aldizkako barauaren eraginkortasuna obesitatearen tratamenduan”. Hizlaria Idoia Labayen Goñi izango da, Biologia Zientzietan doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Osasun Zientzien Saileko irakaslea eta ELIKOS ikerketa-taldeko arduraduna. 

Baraualdi intermitentea, pisua galtzeko metodo ezagunenetako bat, elikadura-errutina bat da, kaloriak eguneko aldi jakin batean hartzea mugatzen duena eta gainerakoak barau egitea. Metodo hori gizartean ezagunak diren pertsonek jarraitzen dute, eta haien onurak azpimarratzen dituzte. 

Hala ere, gizakien metabolismoa eguneko ordu batzuetan jateko diseinaturik dago, baina aktibitate orduak luzatu dituen gure bizi erritmoak hori zailtzen du, batez ere kontua izanda elikagaiak kontsumitzeko denbora tartea 12 ordu baino gehiagokoa dela. Hortaz, elikatze errutina horren bideragarritasunaren eta ustezko onuren inguruan hausnartzea ezinbestekoa da.  

Hitzaldia antolatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegi Nagusiak, Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren barruan.  

Sarrera librea izango da edukiera bete arte eta streamingez jarrraitzeko aukera egongo da Bidebarrieta Kulturgunea kanalaren bitartez.