euskaraespañol

Eguneko irudia

Arabako Campuseko unibertsitate lehiaketak

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/24

Arabako Campuseko Errektoreordetzak ireki egin du Ipuin Laburren XXVI. Unibertsitate Lehiaketara eta Iritzi Artikuluen Unibertsitate Lehiaketara idazlanak aurkezteko epea. Bi deialdiek ere unibertsitateko kultur jarduera bultzatu nahi dute, eta bertako eskolaz kanpoko jarduera aberasten lagundu.

ipuin laburren unibertsitate lehiaketan hala nahi duen edozeinek hartu ahal izango du parte, salbu eta aurreko hiru edizioetan saritutako egileek. Kontakizunek originalak, argitaratu gabeak behar dute izan eta beste lehiaketa edo txapelketetan saritu gabeak.

Bi modalitate egongo dira: euskarazko ipuin laburrak eta gaztelaniazko ipuin laburrak. Idazlan guztiek, gehienera, 1.000 hitz izango dute luze.

Lanak hiru aletan aurkeztu edo igorriko dira UPV/EHUra (Arabako campuseko errektoreordetzara), bertako edozein erregistro orokor erabilita (https://www.ehu.eus/es/web/idazkaritza-nagusia/erregistro-orokorra_ordutegia webgunean zerrendatuta). Lanak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 7an amaituko da.

Lehiaketak bi sari dauzka: Bat, gaztelaniazko ipuin laburretarako eta, bestea, euskarazko ipuin laburretarako. Sari bakoitzak 800 eurotako zuzkidura ekonomikoa izango du. Zenbateko honi aplikatuko zaizkio indarreko legeriak ezarriko lituzketen atxikipen fiskalak. Saria UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordetzak espresuki antolatutako ekitaldian emango da.

Epaimahaiak, UPV/EHUko irakasleek eta literaturan munduan aditu eta izen aitortuko espezialistek osatuko dituzte. Sariaren ebazpena 2018ko abenduaren 20an emango da argitara.

Informazio gehiago:  Ipuin Laburren XXVI. Unibertsitate Lehiaketa

 

Iritzi artikuluak

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta El Correok antolatuta, Iritzi Artikuluen Unibertsitate Lehiaketan UPV/EHUko ikasleek parte hartu ahal izango dute iritzi artikulu bana aurkeztuta: gai librekoa izango da, eta euskaraz edo gaztelaniaz idatzita. Artikuluek originalak, argitaratu gabeak behar dute izan eta beste lehiaketa edo txapelketetan saritu gabeak. Lanak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 9an amaituko da.

Lehiaketaren saria 800 eurotakoa da, gai libreari buruzko iritzi artikulurik onenaren egileari emateko. Zenbateko honi aplikatuko zaizkio indarreko legeriak ezarriko lituzketen atxikipen fiskalak. Beste alde batetik, epaimahaiak dotazio ekonomikorik gabeko bi akzesit eman ahal izango ditu gehienez. Sari ekonomikoaz gain, artikulu saritua El Correoren iritzi artikuluen atalean argitaratuko da (Arabako edizioan). Akzesita jaso duten artikuluak ere argitaratu egingo dira.

Epaimahaia, letra eta komunikazioaren arloetan aditu eta izen aitortuko espezialistek osatuko dute. Ebazpena 2018ko abenduaren 20an jakinaraziko da.

Informazio gehiago: Iritzi Artikuluen Unibertsitate Lehiaketa