euskaraespañol

Cereus Peruvianus

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/04/05

Irudia

NON: Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea (Arabako campusa). NOIZ: 2023ko martxoaren 30ean. NORK: Javier Ochoa Elejalde. Ikastegiko atezain nagusia.

 

Naturaren mirari hori Cereus Peruvianus bat dugu, eta Gasteizko Lan Harremanen eta Gizarte Lanaren Fakultateko bulego batean daukagu. 28 urte ditu eta 2,10 metro neurtzen du.

Historia luzea du. Iñaki Salazar gure lankideak erosi zuen 1995ean, berak kontatu didanez, Gizarte Laneko Eskolan lanean hasi zenean, Salestarren eraikinean. 1997an, bere bulegora ekarri zuen, fakultateak gaur egun Arabako Campusean duen egoitzara. Geroago, bera Medikuntza Fakultatera joan zen lanera, baina herentzian utzi zigun.

Cereus gure lagun hau 12 metrotara ere irits daiteke. Egia esan, ez diogu kasu handirik egiten. Noizean behin, ur pixka bat botatzen diot loreontzian, Iñakik orduko hartan erositako lur eta loreontzi berean dagoela. Mirari bat, ezta? Cereus, argazkian ikusten den bezala, aski itsusia da, baina eutsi eta eutsi egiten dio, gero eta handiago.

PD: Bisita gidatuak antolatzen ditugu zuzenean ikusi ahal izateko.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan?  Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara:  campusa@ehu.eus