euskaraespañol

Agora Teknocamp-ek berriro ere hurbilduko ditu Arabako ikasleak zientziara eta teknologiara

Bigarren urtea izango da aurtengoa: ekainaren amaiera aldera egingo da eta plazak bikoiztu egingo dira

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/05/14

Arabako Foru Aldundiak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak, Egibidek eta Innobasquek Agora TeknoCamp, udako campusa, aurkeztu dute, ondo pasatuz zientzia eta teknologiako ezagutza zabaldu nahi duten Arabako ikasleei zuzendua. 2017an lehenengo aldiz egin zenean lortutako arrakasta ikusita, aurtengoan hedatu egin da ekimena. Ikaslan Araba ere batu da antolatzaile taldera, eta plazak bikoiztu egin dira, aurten 120 plaza eskaintzeko: 60 plaza DLHko ikasleentzat, eta 60 plaza DBHko ikasleentzat.

Campusak Ágora gizarte partaidetzarako eta berrikuntzarako prozesuan dauka oinarria, kulturaren eta ekonomiaren arloan diharduten lurraldeko hainbat gizarte eragilek bultzatutako ekimenean, eta Arabako ikasleei aukera emango die jarduera horietan parte hartzeko ekainaren 25etik 29ra bitartean. Hezkuntzako proiektu honek jarduera praktiko eta dibertigarrien bidez gazteengan zientzia eta teknologiarekiko interesa piztea du helburu eta, era berean, Arabako lurraldeko gazteengan zientziaren eta teknologiaren arloko bokazioak suspertzea.

 

Izena ematea

Izena emateko epea gaur bertan hasten da eta ekainaren 1era arte iraungo du. Argibide gehiago eskuratzeko eta izena emateko bideak hauek dira: www.agora.araba.eus webgunea eta 945 122 198 telefonoa.