euskaraespañol

Eguneko irudia

Caminando Fronteras erakundeak egindako ‘Vida en la necrofrontera’ txostenaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/01/08, 17:30 - 00:00

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Helena Malenok, “Caminando fronteras”-eko sortzaileak, bere erakundeak egindako “Vida en la necrofrontera” txostenaren aurkezpena egingo du Bizkaia Aretoan. Gero mahai-ingurua egingo da.  

Txostenak jasotzen ditu itsasoan arriskuan dauden pertsonak aurkitzeko daukaten alerta-sistemak emandako datuak, bai eta hil diren eta desagertu diren pertsonen familien testigantzak ere; testuak migrazioaren kontrola aztertzen du ere bai, eta hildakoen balantze hori “mugan mugitzen direnen heriotza eragiteko praktika politikoei” leporatzen die. Argitaratu dituzten datuak lortu dituzte beren naufragioko monitorizazio tresnetatik eta desagertu direnen familietatik eta bizirik irten direnen lekukotzetatik.

Mahai-inguruan parte hartuko dute:

Helena Maleno: Caminando Fronteras

Manuel Lezertua: Ararteko

Ana Elena Altuna: Ongi Etorri Errefuxiatuak

Moderatzailea: Cristina García de Andoin. Periodista

Ekitaldia Ongi Etorri Errefuxiatua erakundeak eta EHUgunek antolatu dute, azken hau UPV/EHUren eta gizartearen arteko topagune bat da garrantzitsu eta estrategikotzat jotzen ditugun arazo sozial, kultural, ekonomiko eta politikoei heltzeko asmoz. Elkarrekin arazo horiek aztertu, diagnosiak eta proposamenak denon artean elkarbanatzeko asmoz.