Familia enpresei buruzko tailerra
Noiz eta non
2017/09/21 2017/09/21, 09:30 - 13:30
Kokapena
Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, irailaren 21ean, goizeko 9:30etatik 13:30era arte, CEBEK-en egoitzan (Kale Nagusia, 50-5. solairua. Bilbo) tailer bat egingo da zuzendaritza-postuak familia enpresetan hartzeko orduan kontuan hartu behar diren alderdiak aztertzeko asmoz. "Belaunaldi berriko tailerra: Nire abizenagatik ala nigatik? Nire familiako enpresan baliagarritasuna/errespetua lortzea." izenpean, tailerra eskainiko du Pilar Ramírez Dabánek, Arisses enpresako zuzendaria dena.
Familia enpresarekin lotuta dauden hainbat gaiei buruzko jarraibideak emango dira: nola sartu lantalde bateratu batean; nola bereganatu enplegatuen eta zuzendarien konfiantza; eta nola eman balioa eta irizpide pertsonala, besteak beste.
Bilboko Merkataritza Ganberak, CEBEK erakundeak eta UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, "Familia enpresen eraldatzea: Etorkizuna ziurtatzea" zikloa antolatu dute. Familia enpresek ekonomian eta gizartean duten garrantziaz jabetuta, enpresa hauen lehiakortasuna hobetzen eta biziraupena luzatzen laguntzea du helburu ziklo honek. Orotara 17 ekintza ezberdin (jardunaldiak, tailerrak eta hitzaldiak) eskainiko dira.