euskaraespañol

Minbiziaren aurkako Espainiako elkartearen bisita Bizkaiko campusera

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2024/10/02

NON:  Leioa  NOIZ: 2024ko urriaren 1ean. NORK: Mitxi. UPV/EHU.

 

Bizkaiko Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteari (AECC) lotutako 26 lagunen bisita jaso zuen atzo Bizkaiko campusak. AECC-ko pazienteek, senideek, erakunde laguntzaileek eta boluntarioek bisita gidatua egin zuten “Minbiziaren ikerketa UPV/EHUn” erakusketara. Bertan, UPV/EHUko ikerketa-talde batzuek minbiziaren inguruko euren proiektuen helburua eta garapena azaldu zizkieten. Ibilbidean zehar, Medikuntza eta Erizaintza eta Zientzia eta Teknologia Fakultateetako laborategietara eta María Goyri ikerketa-zentrora ezagutu zituzten.

 

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.

Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus