euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUko BIOMICs hitzarmena - GOGORA - Justizia Administrazioa

Noiz eta non

2024/01/24

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Guillermo Quindós Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Auzitegiko Genetika Unitatearen Donostiako Laborategia bisitatuko dute[1]. Horiekin batera izango dira Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko, Gogora – Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak.  

Laborategi horren erabilera Euskal Herriko Unibertsitateko BIOMICs taldeko diziplina anitzeko ikertzaile-taldeari lagako zaio, orain arte aurkitu diren gorpuzkien post mortem identifikazio-lanak egin ditzan, baita Gogora Institutuaren Gerra Zibilean desagertutako pertsonak bilatzeko programaren barruan etorkizunean aurkitzen direnak identifikatzeko ere. 

Bisitaldian egongo dira eta hitza hartuko dute José Ángel Gauna Martínez Bilboko Begoña hilerriko hobi komun batean identifikatutako Luis Gauna Urrutia biktimaren ilobak eta Miriam Baeta BIOMICs-eko doktoreak. 

[1] (*Irudiak hartu ahal izango dira).

*Segurtasun-arrazoiak tarteko, aldez aurretik akreditatu beharko da, gaur, asteartea, 18:00ak baino lehen. Izena, abizena, hedabidea eta NANa helarazi beharko da helbide honetara: l-uriasalamero@euskadi.eus