Bilboko Hezkuntza fakultateko promozio berriaren graduazio ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2022/05/06, 12:00
Kokapena
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostiralean, maiatzaren 6an, 12:00ean, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo) Gizarte Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako Graduen 9. promozioaren graduazio-ekitaldia egingo da, bai eta Psikodidaktika Unibertsitate Masterra: Hezkuntzaren Psikologia eta berariazko Didaktikak, 2020-2021 ikasturtekoa ere.
Guztira graduatu dira 461 lagun: 359 emakumezko eta 102 gizonezko:
- Gizarte Hezkuntzako Graduan, 106
- Haur Hezkuntzakoan, 160
- Lehen Hezkuntzakoan, 195
Bestalde, promozioko sari bereziaren aintzatespena jasoko dute hurrengoek:
- Gizarte Hezkuntza: Iratxe Yanguas Aguirre, Irati Baceta Aguirre.
- Lehen Hezkuntza: Garazi Martinez De Igidua Iglesias, Izaro García Bretón
- Haur Hezkuntza: Roberto Villar Santos, Ainara Arrausi Bolaños
- Psikodidaktika Unibertsitate Masterra: Hezkuntzaren Psikologia eta berariazko Didaktikak: Asier Ealo Ochoa De Eribe; Egoitz Salsamendi Pagola
Ekitaldian zehar 2020-2021 ikasturtean jubilatutako irakasleak eta Fakultatean 30 urte daramatzaten langileak omenduko dira.
Ekitaldian izango dira:
- Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea.
- Adolfo Morais. Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea.
- Asier Romero, UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoa.
Musika emanaldi batekin bukatuko da ekitaldia, Patricia Sésar sopranoarekin.