euskaraespañol

Eguneko irudia

Bilboko Ingeniaritza Eskolako sei ikaslek errepikatu egin dute ikasle onenaren Idom Sarietan

Bilboko Ingeniaritza Eskolako ‘Espediente Onenentzako Idom Sariek” ikasturte eta titulazio bakoitzeko 34 ikasle saritu dituzte. Horietatik zortziren batez besteko nota 9tik gorakoa izan da

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/20

Bilboko Ingeniaritza Eskolako ‘Espediente Onenentzako Idom Sariek” ikasturte eta titulazio bakoitzeko 34 ikasle saritu dituzte. Horietatik zortziren batez besteko nota 9tik gorakoa izan da. UPV/EHU

Bilboko Ingeniaritza Eskolako “Espediente Onenen Idom Sariek” agerian utzi dute berriro euskal unibertsitatean eskari maila altuenetakoa duen zentroan ikasteko orduan gehien ahalegintzen direnen bikaintasuna.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako ‘Espediente Onenentzako Idom Sariek” ikasturte eta titulazio bakoitzeko 34 ikasle saritu dituzte. Horietatik zortziren batez besteko nota 9tik gorakoa izan da.

Iazko ikasturteko espediente onenei dagozkien datuen artean zenbait xehetasun azpimarratu behar dira. Horietako bat, kalifikazio onena lortu duten 34 ikasleetatik seik errepikatu egiten dutela da, iaz ere sari hori lortu eta gero. Hau da, ikasle sarituen arteko ia bosten batek bigarren urtez jarraian lortu duela bere ikasturteko batez besteko notarik onena. Azpimarratzekoa da Ingeniaritza Industrialeko hirugarren mailan dagoen Borja Hernando. Batez besteko 9,14ko notarekin, bere ikasturteko ikasle onena izan da Eskolan ikasten hasi zenetik, hirugarren urtez jarraian. Horrez gain, Hernando Eskolako Formula Student taldeko kide da, eta ikasketa eta lan ordu asko eskaintzen dizkio proiektu horri, bere jarduera akademikotik aparte.

10 bat eta emakume gehiago

Lortutako kalifikazioaren ikuspuntutik, azpimarratzekoa da Ingeniaritza Industrialeko Unibertsitateko Masterreko bigarren mailako ikaslea den Jon Baraia-Etxaburuk gainditu ezinezko batez besteko kalifikazioa lortu duela, 10 bat. Zazpi espedientek batez besteko 9ko nota gainditzen duten erregistro akademikoak erakusten dituzte, eta 17 zortzitik gorakoak dira. Oso ongi notaren barruan, beti ere, 34 espedienteetatik bederatziren batez besteko nota zazpiaren eta zortziaren artekoa da.

Generoarekin erlazionatutako gaiei dagokienez, betidanik “gizonezkoena” izatearen etiketa izan duen titulazioan, urtero gero eta nabarmenagoa da emakumeen protagonismoa, eta titulazio batzuetan nagusi dira jadanik. Presentzia hori espediente onenetan ere islatzen da, guztien artetik hamabi, ia titulazio guztietako emakumeek lortu baitituzte. Blanca Atxa da batez besteko nota altuena lortu duen neska ikaslea, 9,28, Industria Teknologiako Ingeniaritza Graduko lehenengo mailan.