‘Biktimak eta memoria, terrorismoaren ondoren’ mintegia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/02/14, 10:00
Kokapena
Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Micaela Portilla Ikerguneak ‘Biktimak eta memoria, terrorismoaren ondoren: denbora, trauma eta emozioa’ mintegia hartuko du, Euskal Herriko Unibertsitatearen Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak antolatuta.
Mintegia Ana Milosevicek eskainiko du, KU Leuven (Lovaina, Belgika) Kriminologia Institutuko ikertzaileak, eta Raúl López Romo Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentrokoak aurkeztuko du.
Jarduera, publiko orokorrarentzat irekia, online ere jarraitu ahal izango da Teamsen bidez.