euskaraespañol

Eguneko irudia

TREC espedizioari ongietorri ofiziala Bilbon

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/10/11, 15:00

Deskribapena

Itsasmuseum Bilbaoko kaian, ikerketa zientifikoko Tara belauntzia heldu ostean, TREC espedizioari ongietorri ofiziala egiteko ekitaldia ospatuko da. Bilbo da puntako espedizio zientifiko horren lehen geldialdia penintsulan.

TREC espedizioak (TRaversing European Coastlines, Europako kostaldeak zeharkatzen) bi urtean zehar, Europako kostaldeak zeharkatuko ditu, haien biodibertsitatea eta ekosistemak eta haietan gizakiak duen inpaktua sakon ezagutzeko. Horretarako, organismoen interakzio molekularrari buruzko informazioa biltduko du, bai organismoek elkarren artean dutena, bai ingurumenarekin dutena.

Biologia Molekularreko Europako Laborategiak (EMBL) gidatzen du TREC espedizioa, Tara Ocean Fundazioaren, Tara Ocean Partzuergoaren eta Itsas Baliabide Biologikoen Europako Zentroaren (EMBRC) laguntzarekin, eta, horretaz gainera, zenbait herrialdetako ikerketa-institutuak ere inplikatzen ditu, hala nola Euskal Herriko Unibertsitateko Plentziako Itsas Estazioa.

Ongietorri ekitaldian izango dira:

  • Jon Ruigómez, Itsasmuseum-eko zuzendaria
  • Edith Heard, EMBLko zuzendari nagusia
  • Romain Troublé, TARA Europe Fundazioko zuzendari exekutiboa
  • Nicolas Pade, EMBRC – ERIC-eko zuzendari exekutiboa
  • Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea
  • Marianne Carré, Frantziako kontsulak Bilbon
  • Raquel Yotti, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko idazkari nagusia