Jon Kortazar, UPV/EHUko Euskal Literaturako katedradunak, ‘Egungo Euskal Literaturaren Historia’ bildumaren zuzendariak eta Xabier Irujok, Nevada-ko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zuzendariak, ‘Contemporary Basque Literature’ren bigarren argitalpen berria azaldu dute. Bestalde, Laida ikerketa taldearen babesarekin eta Jon Kortazaren gidaritzapean ‘De la periferia al centro: nuevas escritoras vascas’ liburua aurkeztu da, euskal literaturan dauden emakume idazleen arrakasta ulertzea bilatzen duenak.
‘Contemporary Basque Literature’ eta ‘De la periferia al centro: nuevas escritoras vascas’ liburuak aurkeztu dira
UPV/EHUko Laida ikerketa taldeak euskal literaturaren inguruko bi liburuen aurkezpena egin du Bizkaia Aretoan, Jon Kortazar eta Miren Gabantxo adituen parte hartzearekin
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2022/06/16
‘Contemporary Basque Literature’ren bigarren argitalpen berri honetan, hobekuntzak sartu dira eta besteak beste, hitzaurre berri bi datoz: Xabier Irujo adituak egin du lehena, eta Espainiako Real Academia de la Lengua-ko Zuzendaria izan zen Darío Villanueva Katedradunak bigarrena.
Jon Kortazar katedradunak zuzenduriko eta UPV/EHUn argitaraturiko liburuan, 1975tik 2013ra Euskal Literatura Sistemaren dimentsio desberdinak aztertu ditu. Garrantzitsua da ingelesez Contemporary Basque Literature izenburupean, Renoko Unibertsitateko Basque Studies Center-en eskutik egitea itzulpena Cameron Watson-ekin. Liburuan jaso egin dira sei genero klasikoei buruzko analisiak: nobela, poesia, haur eta gazte literatura, ipuina, saiakera eta antzerkia.
UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak kaleratutako obrak euskal literatura aztertzen du, 1975etik gaur egunera arte. Liburuki bakoitza literatura genero bati eskaini diote. Jon Kortazarrek zuzentzen duen Laida taldeak ekin zion ekimen honi 2007an, eta hamar urte beranduago bukatutzat eman zuen.
1975-2010 aldiko euskal literaturaren historia egin nahi izan da, genero literarioak kontutan hartuz. “Egungo euskal literaturaren historia honek gure garaiko euskal literaturak eman duen guztiaren historia dinamikoa eta gaurkotua egin nahi izan du”, azaldu du Jon Kortazarrek.
Bestetik, ‘De la periferia al centro: nuevas escritoras vascas’ liburu berrian Veneziako Unibertsitateak eskua luzatu du euskal literaturan dauden emakume idazleen arrakasta ulertarazteko. 2018-2020 urte bitartean Euskal Literatura Sisteman deigarria da Irati Elorrietak, Maixa Zugastik eta Katixa Agirrek, baina bereziki Eider Rodriguezek eta Karmele Jaiok narratibaren ikuspuntutik eta soziologikoki hartzen dute. Hitzaurrean berak dioenez “bi faktore garrantzitsu daude oraingo andrazkoen literaturaren arrakasta ulertzeko, bata Euskadi Literatura Saria irabaztearen faktorea eta bestea liburu horiek gaztelerara itzultzearen faktorea”. Sarien bultzadak eta denbora-tarte txiki batean saritutako lanen itzulpenak eskuartean izateak, lagundu egin du euskal literaturaren argitaletxeen merkatuan andrazkoen liburuen salmentak gorantz egiteko.
Ikerketa-taldea
Egungo Euskal Literaturaren Historia literaturaren alorrean ari den ikerketa-talde baten fruitua da. Ikertzaile talde handi bat, eraberritzen joan dena. Jon Kortazarren zuzendaritzapean ari dira: UPV/EHU unibertsitateko irakasleak diren Xabier Etxaniz, Asier Barandiaran, Miren Gabantxo-Uriagereka, Karla Fernandez de Gamboa, Maria del Mar Boíllos, Amelia Benito del Valle Paloma Rodriguez; Unibertsitateko irakaskuntzan lehen pausoak ematen ari diren Aiora Sampedro, Paulo Kortazar, Jon Martin; Artean adituak, Susana Jodrá, Iratxe Larrea,José Antonio Morlesín; tesia bidean duen ikerlaria, Itxaro González Guridi. Ikerketa-proiektu hau aurrera eramaten lagundu dute erakunde batzuek: UPV/EHUk, Kutxa Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak.
Informazio gehiago: https://laida.eus/