euskaraespañol

Eguneko irudia

Berrikas dezagun

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/05/26

Itziar Alkorta, Roberto Iñiguez de Onsoño, Jokin Bildarratz eta Agustin Erkizia. Argazkia: UPV/EHU

Miramar Jauregian, Donostian, Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko sailburuak, Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordeak, Roberto Iñiguez de Onsoño, IRIZAReko pertsonal-buruak, eta Itziar Alkorta, UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendari akademikoak, Uda Ikastaroen 40. edizioa aurkeztu dute, 'Berrikas dezagun' lemapean.

Edizio honetan, berriro ere, bi modalitatetan eskainiko dute UPV/EHUko Uda Ikastaroek programazioa: presentziala eta zuzeneko on-line. Bigarren modalitate horrek oso ondo funtzionatu zuen 2020an eta aukera eman zuen geografikoki urrun zeuden ikasleengana heltzeko. Oztopoak gainditu ziren eta orain bost kontinenteetara iristen dira Uda Ikastaroak.

Argibideak eta matrikula