Berdintasuna, desgaitasuna, migrazioak eta euskara izango dira UPV/EHUn antolatuko den irrati maratoiaren protagonistak
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/12/05 2018/12/05, 10:00 - 15:00
Kokapena
Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Irrati Maratoia abenduaren 5ean antolatuko da eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza graduko 70 bat ikaslek hartuko dute parte. Bost orduz, ikasleek genero berdintasuna, euskara, desgaitasuna eta migrazioaren inguruko gaiak jorratuko dituzte. Hirugarren urtea da Bitartez Ikerketa Taldeak Irrati Maratoia antolatzen duena. Ekimena goizeko 10.00etan hasiko da eta 15.00ak arte iraungo du Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.
Aurreko urteekin aldaratuta, aurtengo Irrati Maratoian ikasle eta ordu gehiago izango dira. Ikasle zenbakia 50etik 70era igo da eta ordu kopuruari dagokionez, hiru ordutik bost ordu izatera pasatu da. Jorratuko diren gaien artean izango dira euskararen erabilera egunerokotasunean, euskararen presentzia musikan, literaturan eta politikan, migratuen arazoak, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna kirol munduan, lan munduan eta komunikabideetan, emakume-aren parte hartzea politikan eta desgaitasuna.
Kazetaritzako ikasleek landuko dituzte irrati saioak baina, horrez gain, ikasleak hogei bat gonbidaturekin harremanetan jarri dira eta egunean bertan parte hartuko dute maratoian. Gainera, beste gradu batzuetako ikasleek ere parte hartuko dute, eta Ikus Entzunezko Komunikazioko ikasleek egunean zehar erabiliko diren irrati kuñak sortuko dituzte. Maratoia Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko irrati estudioetan izango da, baina, horrez gain, posible izango da maratoia fakultateko auditorioan, EHUtb katean eta Mikel Laboa plazan jarriko diren bozgorailuek bidez jarraitzea.
Irrati Maratoiak Euskara eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzako, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko, Kazetaritza II Saileko eta Publizitatea eta Ikus Entzunezko Komunikazioa Saileko diru laguntza jaso du.
Bitartez Ikerketa Taldeari buruz
Jakintza esparru ezberdinetako irakasle eta profesionalek osatzen dute Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) Bitartez Ikerketa Taldea. Kazetaritza eta komunikazio korporatiboaren alorrean ikerketa-esperientzia zabala dute. Hiru ikerketa lerro nagusi ditu taldeak: 1/ komunikabide, korporazio eta publikoaren arteko harremanak, 2/ komunikazioaren profesionalen profil eta abileziak, eta 3/ generoa, komunikazioa eta irakaskuntzari dagokienez. Bitartez taldeak apustu sendoa egiten du berrikuntza eta ikerketa aplikatuaren alde, mundu profesionalarekin harreman estua mantenduz.