euskaraespañol

Bat egin klima-aldaketaren aurkako ATTUNE erronkarekin eta irabazi tokiko produktuen saski bat

ATTUNE (Activate the University for Climate Change) izeneko Erasmus+ proiektuan parte hartzen duen erakundeetako bat da, gure eguneroko jarduerak ingurumenean duen eragina minimizatzeko.

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2023/11/29

Zure eguneroko jarduerek kliman duten eragina murriztu nahi duzu eta zerbait egitea gustatuko litzaizuke? UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapeneko eta Transferentziako Errektoreordetzatik hori lortzeko tresnak eskaintzen dizkizugu.

ATTUNE ekimena (aktibatu klima-aldaketarako unibertsitatea) ikasketa-programa berritzaile bat da eta zuzenean aztertzen du klima-aldaketa unibertsitate-campusean. Gainera, unibertsitate-komunitatea osatzen duten pertsona guztien ekintza sustatzen du. Portaeretan eragiteko ingurune ezin hobea da gizarte jasangarriagoa sortzeko; izan ere, unibertsitateek ere eragin zuzena dute tokiko herritarrengan eta kokatuta dauden eskualdeko ingurumenean.

Helburua da unibertsitatea gero eta jasangarriagoa izan dadin laguntzea, deskarbonizazioa sustatuz. Lehendabizi gizabanakoaren bizimodutik abiatuta egiten da, ondoren talde mailan lan egiteko eta unibertsitate-komunitate osoak duen eragina murrizteko xedearekin. Plataforma honen lurreratzea ospatzeko, hurbiltasunezko produktuez betetako lau Gabonetako saski zozkatuko dira, bakoitzak 100 euroko balioa duela.

Zozketan parte hartzeko, esteka honen bidez egingo da: https://reactivate.programagap.es/eu/campaigns/activate-the-upv-ehu-for-climate-change-eus/

Abenduaren 17a azken eguna izanik, gure ingurunean eragina duten eguneroko ohiturei buruzko galdetegiak dituzten bost prestakuntza-modulu osatu behar dira. Zozketa abenduaren 18an egingo da eta saskiak aste horretan bertan bidaliko zaizkie irabazleei. Parte-hartzaile guztiek ziurtagiri bat jasoko dute.

Proiektuak 2. fase bat izango du Sare Berdeak plataformaren bitartez. Plataforma horrek unibertsitatean arazo zehatzak konpontzeko, ideiak proposatzeko edo klima-aldaketaren aurkako ekintzak egiten dituzten taldeetan parte hartzeko interesa duten pertsonak bilatzen ditu. Plataforma hori urtarrilean jarriko da martxan, Iraunkortasun Zuzendaritzaren eskutik.

ATTUNEk Europar Batasunaren laguntza du Erasmus+ programaren bidez (KA220-HED - Cooperation partnerships in higher education). Proiektua Global Action Planak zuzentzen du, eta UPV/EHUk Europako beste lau unibertsitaterekin batera parte hartzen du: Hildesheimeko Unibertsitatea (Alemania), Özyegonzalingo Unibertsitatea (Turkia), Maria Grzegorzewska Unibertsitatea (Polonia) eta Sienako Unibertsitatea (Italia).