euskaraespañol

Basoa loretan

Photocampus: Eguneko irudia

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/11/02

Arboretuma. Leioa-Erandio eremua. Bizkaiko Campusa.

NON: Arboretuma. Leioa-Erandio eremua. Bizkaiko Campusa. NOIZ: 2023ko urriaren 30a. NORK: Ibai Biritxinaga. UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa.

 

Segur aski, unibertsitateko lekurik magikoena da, ez du ez biderik, ez aterik, ez ordenarik, ez zenbakirik, ez mugarik... Korten altzairuz egindako zuhaitzen alegoria da. Bizitzaren Basoa da.

Eta gorputza zientziari eman eta Medikuntza ikastea posible egiten duten pertsona guztien eskuzabaltasuna gogorarazten digu.

Familia batzuentzat zerbait gehiago ere da, hantxe baitautza maite zituztenak. Horregatik, noizean behin, baina, batez ere, azaroaren 1aren inguruan, Bizitzaren Basoa loratzen da.

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus