euskaraespañol

Eguneko irudia

Badator Zientzia Astea 2023! Izena eman!

Ikastetxe eta publiko orokorraren doako izen ematea irekita

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2023/10/25

Zientziaz gozatuz. | Argazkia: Nerea Jauregizar. UPV/EHU.

Zientzia Astearen doako izen ematea zientzia-astea.eus/eu/ webgunean egin behar da. Bertan aurkitu ahal izango da Zientzia Asteari buruzko informazio zabala ere. Barakaldoko kasuan, izen emateko epea azaroaren 2an zabalduko da.

Zientzia Asteak eskaintza paregabea prestatu du; hain zuzen, doako 200 jarduera inguru antolatu dira: ikastetxeentzako bisitaldiak, txoko zientifikoak, tailerrak, irteera didaktikoak, hitzaldiak eta dibulgazio ikuskizunak, hala nola Zientzia Club ikuskizuna, zientzia bakarrizketetan oinarritua.

XXIII. Zientzia Astea ekitaldi ludiko eta pedagogikoa da. Ekimen honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitateak gizarteari zientzia hurbildu nahi dio, haren benetako xarma erakutsi eta gazte, heldu eta umeen jakin-mina piztuz. Azaroaren 8tik 12ra bitartean Bilbon eta Barakaldon egingo da, azaroaren 9tik 11ra Donostian eta azaroaren 9tik 12ra Vitoria-Gasteizen. Bilbon, Bizkaia Aretoan izango da; Barakaldon, Clara Campoamor Zentro Zibikoan; Donostian, Tabakaleran; eta Vitoria-Gasteizen, Bibat Museoan.

Euskal Herriko Unibertsitateak Zientzia Astea 2023 antolatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin.