Aurkezpena: Giza Eskubideei Begira
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/03/09, 11:30 - 00:00
Kokapena
Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostiralean, martxoak 9, 11:30ean
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzak ‘Giza Eskubideei begira – Miradas a los Derechos Humanos – Insights into Human Rights’ liburua aurkeztuko dute.
Aurkezpenean izango dira:
- Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
- Jonan Fernández, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia
- Jon Mirena Landa, UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren zuzendaria
- Jesús Ugalde, UPV/EHUko Kimikan katedraduna eta liburuan parte hartu duten irakasleetako bat
- Benicio Aguerrea, Euskadiko Diseinugileen Elkarteko kidea
‘Giza Eskubideei begira – Miradas a los Derechos Humanos – Insights into Human Rights’ liburuak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala jasotzen du. Edizio horrek ditu iruzkinak eta ilustrazioak, euskaraz, espainolez eta ingelesez. Adierazpenaren 70. urteurrena dela medio, UPV/EHUk sustatu du proiektua, Euskadiko Diseinugileen Elkartearekin eta Euskadiko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzarekin batera.
Guztira, 30 diseinatzailek eta UPV/EHUko 30 irakaslek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalari buruzko berrikusketa sortzailea eta akademikoa eskaintzen dute. Beste begirada bat da, non, jakintzaren hainbat ikuspegitatik, lortu denari eta oraindik lortzeko dagoenari buruz hausnartzen den.