euskaraespañol

Eguneko irudia

Arteshopek gonbidatzen gaitu Bilbon erosketez eta arteaz gozatzera

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2018/06/04 Noiz arte: 2018/06/17, 09:00 - 20:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Bilboko Udalak, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatearen eta Bilbao Arte Fundazioaren laguntzarekin ARTESHOP BILBAO programaren 8. edizioa abiarazi du gaur goizean egin den aurkezpen-ekitaldian. Bertan izan dira Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandiano, Bilbao Arte Fundazioko zuzendaria den Juan Zapater eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoa den Arantza Lauzirika.

ARTESHOP BILBAOren helburua hiriko merkataritza-jarduera dinamizatzea da, eta, horretarako, erosketak egitea aberastuko duen ikuspegi artistiko bat gehitu diote. Hori lortzeko, hiriko hainbat auzotan dauden 75 saltokik beren erakusleihoak lagako dituzte UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko beste 75 ikaslek sortutako artelanak ikusgai jartzeko.

Ekimenean parte hartzen duten ikasleak apiriletik ari dira saltokiekin lan egiten, artelana ikusgai jarriko den saltokiaren filosofiarekin bat datorren obra bat diseinatzeko eta ekoizteko. Gaurtik aurrera, ekainak 4, eta ekainaren 17ra arte, parte hartuko duten 75 saltokiek esleitutako artelana erakusleihoan izango dute ikusgai.

ARTESHOP BILBAOn parte hartuko duten ikasleek Bilbao Arte Fundazioko 10 artistaren tutoretzapean garatu dituzte lanak. Gainera, artistek ere beren artelanak jarriko dituzte ikusgai Erriberako Merkatuan eta Bilbao Bizkaia Turismo Bulegoan.

Aurtengo edizioan, ARTESHOP BILBAOk hiriko saltokien babes beroa jaso du. Bilbao Ekintza arduratu da 75 establezimendu parte-hartzaileak aukeratzeaz, izena ematen lehenak izan diren eta oinarrietan ezarritako irizpideak betetzen dituzten guztien artean. Bestalde, Arte Ederretako ikasleen artean ere ekimenarekiko interesa hedatu da, guztira, parte hartzeko 107 eskabide aurkeztu baitziren.

Horrez gain, hiriko artistek lehiaketan inplikatu nahi eta Bilbao Arte Fundazioan 26 eskabide erregistratu dituzte, 10 tutoreetako / artistetako bat izateko. Bilbao Ekintzak, berriz, 400 euroko diru-laguntza eskaintzen die ikasleei eta 600 eurokoa artistei, proiektu artistikoak ekoizteko eta garatzeko kontzeptu gisa.

Ekainaren 14an, ARTESHOP BILBAO edizioaren sari-banaketa egingo da Erriberako Merkatuan. Artearen eta merkataritzaren eremuetan ibilbide aintzatetsia duten pertsonek osatuko dute epaimahai profesionala, eta saltokietan ikusgai egongo diren obrarik onenak hautatuko dituzte, aurretiaz egindako 10 proiekturik onenen sailkapenetik. Epaimahaiaren lehenengo saria 1.200 eurokoa izango da, bigarrena 900 eurokoa eta hirugarrena 600 eurokoa.

Herritarrak ARTESHOP BILBAOn parte hartuko duten saltokietara hurbiltzea lortu nahi da, erakusleihoetan dauden sorkuntzak ikus eta ekimenean aktiboki parte har dezaten. Hori dela eta, Publikoaren Saria jarri da. 450 euroko saria izango da, eta parte hartuko duten saltokiak bisitatu dituzten pertsonen bozketen arabera emango da. Horrez gain, beste hiru sarirekin osatuko da. Bozkatzeko, saltoki parte-hartzailean ikusgai egongo den doako telefono-zenbaki batera deitu beharko dute herritarrek.

Bestalde, ARTESHOP BILBAOren edizio honetan, berritasun gisa, Bilbao Arte Fundazioko 10 artistek Erriberako Merkatuan eta Turismo Bulegoan ikusgai jarriko dituzten lanen artean onena hautatuko da. Saltokietan lanak erakutsiko dituzten 75 ikasleen tutoreak dira artistak.

Opari-txekeak herritarrentzat

75 saltoki eta artelanak identifikatzeko mapak editatuko diraARTESHOP BILBAO saltokiak ezagutu! izenburuarekin. Esku-mapa horiek erabilerrazak eta eramateko erosoak izango dira; saltokietan, Bilbao Bizkaia Turismo Bulegoan (Plaza Biribila, 1) nahiz Erriberako Merkatuan egongo dira eskuragarri.

Saltoki parte-hartzaileak ezagutzeko gida izateaz gain, mapa horiek gonbidapena luzatuko diete bezeroei saltokietara joan daitezen, haien produktuak zein erakusgai dauden artelanak ezagutzeko xedearekin. Gutxienez, ARTESHOP BILBAOestablezimendu desberdinen bost zigilu lortzen dituztenek 50 euroko hogei opari-txartelen zozketan parte hartzeko aukera izango dute, atxikitako saltokietan gastatzeko. Horretarako, ARTESHOP BILBAOri atxikitako 75 saltokietako batean, edozeinetan, zigiluak dituen mapa utzi behar da, parte hartu nahi duen pertsonaren datu pertsonalekin.

ARTESHOP BILBAO, zortzi edizioetan, oso ondo finkatu da hiriko merkataritza-sektorean eta sektore artistikoan, eta erosteko esperientzia aberasten zein suspertzen ari diren artisten lanak ikusarazte laguntzen duen ekintza dinamizatzaile bat da.

2011. urtean sortu zen, Bilboko Udalaren babesa daukan Bilboko Saltoki Berritzaileak elkartearen ekimen baten eskutik. Lehenengo edizioan, guztira, 20 establezimenduk hartu zuten parte, esperientzia pilotu gisa. Urteek aurrera egin ahala kopuru hori handituz joan da, eta gaur egun 75 establezimenduk hartzen dute parte.

Garapen bidean dauden artisten eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatearen, Bilbao Arte Fundazioko artisten, Bilboko merkataritza-sektoreko profesionalen eta Bilboko Udalaren, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, inplikazioari esker, ekitaldia egonkortzen joan da, eta hiriko merkataritza-egutegiko garrantzitsuenetako bat izatera iritsi da.