euskaraespañol

Eguneko irudia

Arteshop-en zortzigarren edizioko sari banaketa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/06/14, 20:30 - 00:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ekainaren 14an, ARTESHOP BILBAO edizioaren sari-banaketa egingo da Erriberako Merkatuan arratzaldeko 20:30etan.

Artearen eta merkataritzaren eremuetan ibilbide aintzatetsia duten pertsonek osatu dute epaimahai profesionala, eta saltokietan ikusgai egon diren obrarik onenak hautatu dituzte, aurretiaz egindako 10 proiekturik onenen sailkapenetik. Epaimahaiaren lehenengo saria 1.200 eurokoa izango da, bigarrena 900 eurokoa eta hirugarrena 600 eurokoa. Publikoaren Saria ere jarri da. 450 euroko saria izango da, eta parte hartu duten saltokiak bisitatu dituzten pertsonen bozketen arabera emango da.

Hitzordu honetan, ekimenean parte hartu duten artistak eta establezimenduak elkartuko dira. Arteshop2018 sariren helburua da gure artisten eta Arte Ederretako ikasleen lana eta sormena balioestea, baita establezimenduen jabeak saritzea ere, negozioetan aritzeko modu berrien eta berritzaileen alde apustu egin izanagatik.

Bilboko Udalak, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatearen eta Bilbao Arte Fundazioaren laguntzarekin ARTESHOP BILBAO programaren 8. Edizioa martxan jarri du. ARTESHOP BILBAOren helburua hiriko merkataritza-jarduera dinamizatzea da, eta, horretarako, erosketak egitea aberastuko duen ikuspegi artistiko bat gehitu diote. Hori lortzeko, hiriko hainbat auzotan dauden 75 saltokik beren erakusleihoak laga dituzte UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko beste 75 ikaslek sortutako artelanak ikusgai jartzeko.