Arte erromanikoari buruzko Arabako VII. jardunaldiak
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/02/14, 19:00
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Datorren asteazkenean, otsailaren 14an, hasiko dira Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultatean arte erromanikoari buruzko Arabako VII. jardunaldiak. Oraingoan, aukeratutako leloa ‘Cluny: Europako erromaniko baten hedapena’ izan da.
X. mendearen hasieran sortua, Cluny berehala bihurtu zen Europako berrikuntza espiritual eta artistikoaren gune handiena Erdi Aroan, arte erromanikoaren transmisio eta bultzatzaile nagusia izan zelarik.
Saio guztiak 19:00etan izango dira, Arabako Campuseko Letren Fakultateko Areto Nagusian. Sarrera librea eta doakoa izango da.
Hona ikastaroaren programa:
Otsailak 14: ‘Antsa erreginaren kodizeak (1037-1067). Kluniar oihartzunak liburu matronasgoaren paradigma batean’. Pilar Recio Bazal (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea).
Martxoak 12: ‘San Juan de la Peña eta Clunyren arrastoa Aragoin’. Francisco de Asís García García (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa).
Apirilak 17: ‘Artea koloretan: Erdi Aro kluniarraren materialtasuna aztertzen’. Ana María Cuesta Sánchez (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea).
Maiatzak 8: ‘Erdi Aroko materialtasuna kluniar priorato batean ageria: 30 urteko aurkikuntzak San Zoilo de Carrionen’. Zoilo Perrino Díez (Cluny Ibérica).