Arte Ederretako ikasleen Gradu Amaierako Lanen XI. Erakusketaren aurkezpena
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/12/19, 18:30
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, abenduaren 19an, 18:30ean, Bizkaia Aretoan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleen Gradu Amaierako Lanen XI. Erakusketa aurkeztuko da. Bertan, 2023-2024 ikasturtean, zentro honetan irakasten diren hiru graduetan (Artea, Sorkuntza eta Diseinua, eta Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzea) ikasketak bukatu dituzten 40 ikasleren Gradu Amaierako Lanak (GrAL) biltzen dira.
“Gizarteari zer den egiten duguna erakutsi nahi diogu, edo zer diren gradua burutzeko egin ditugun lan akademikoak. Beraz, ikasitakoaren azken urrats moduan ulertu behar dugu erakusketa hau. Hausnarketa teoriko praktikoaren bidez sortu ditugun artelanak erakutsi behar ditugu, hori baita gehienetan arte munduan egiten dena.”, adierazi du Ismael Manterola Arte Ederren Fakultateko dekanoak.
Katalogoaren esteka: https://ehubox.ehu.eus/s/pGSm5LR5CJZGize
Aurkezpenean izango dira Ismael Manterola, Arte Ederretako Fakultateko dekanoa, eta Edurne Gonzalez, Kultura dekanordea. Era berean, sei sari berezi emango zaizkie fakultateko gradu ezberdinetako ikasle onenei.
Esposizioan margolanak, instalazioak, eskulturak, obra grafikoak, bideoak eta argazkiak daude, besteak beste. Erakusketa bisitatu ahal izango da abenduaren 19etik urtarrilaren 10era bitartean Bizkaia Aretoan, lanegunetan, 8:00etatik 20:00etara. Sarrera doan.