euskaraespañol

Erakusketa: La arquitectura del azar

Noiz eta non

Noiztik: 2021/10/19 Noiz arte: 2021/11/04

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Argazkia: Juan Manuel Uria

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak ‘La arquitectura del azar’ erakusketa aurkeztu du, Juan Manuel Uria poeta, aforista eta artista plastikoak sortua. Erakusketa EHUkultura Gipuzkoa programaren barruan dago, eta urriaren 14tik azaroaren 4ra egongo da zabalik, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian. Ordutegia goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:30ak arte izango da, astelehenetik ostiralera, eta larunbatean 9:00-14:00.

Sarrera librea da.

‘La arquitectura del azar’ lanarekin, Juan Manuel Uriak sorkuntza poetikoari buruzko ikerketarekin jarraituko du. Poesia, oroz gain, munduari buruzko kontzientzia eta begirada dela sinetsita (habitatzen dugula eta habitatzen gaitula), poetak, ondoren, adierazpide ezberdinen bidez islatuko du, horietako bat, baina ez esklusiboa, pintura izanik. Horrela, idazketak eta pinturak naturaltasunez elkarri eragiten diote Juan Manuel Uriaren sormen-unibertsoan, betiere, hari gidari gisa, pentsamendu poetikoa, logika poetikoa, bere arrazoia, non intuizioa, bat-batekoa eta zoria funtsezko elementuak izango dira poetikotasunaren arkitektura posible bat eraikitzeko.