Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren graduazioa
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2024/12/02
Euskal Herriko Unibertsitatearen Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Peña Ganchegi Ikasgelan, Donostian, aipatutako ikastegiko 2023-2024 ikasturteko 81 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egin zen. Ekitaldian promozioko ikasketa-amaierako aparteko bi sari banatu ziren. UPV/EHUko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreorde Montse Maritxalar eta Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendari Jon Begiristain ekitaldiaren buru izan ziren. Era berean, Tomas Valenciano EHAEko Gipuzkoako ordezkariak parte hartu zuen, eta ikasleen ordezkari Laura Biurrumek eta Omar Tejadok. Dantza (Claudia Erentxun) emanaldiak ekitaldiari amaiera eman zion.