Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren graduazio ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/11/29, 18:00
Kokapena
Peña Ganchegui paraninfoa - Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostirala, azaroaren 29an, 18:00etan, UPV/EHUren Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Peña Ganchegi Ikasgelan, Donostian, aipatutako ikastegiko 2023-2024 ikasturteko 81 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo da. Ekitaldian promozioko ikasketa-amaierako aparteko bi sari banatuko dira.
Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreorde Montse Maritxalar eta Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendari Jon Begiristain ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, Tomas Valenciano EHAEko Gipuzkoako ordezkariak parte hartuko du. Dantza (Claudia Erentxun) emanaldiak ekitaldiari amaiera emango dio.
PROGRAMA
- Leire Azcona, idazkari akademikoa. 2023-2024 ikasturteko memoriaren azalpena.
- Laura Biurrum eta Omar Tejado ikasleen ordezkarien hitzak.
- Diploma banaketa.
- Jon Begiristain, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendariaren harrera.
- Tomas Valenciano EHAEko Gipuzkoako ordezkariaren hitzak.
- Montse Maritxalar UPV/EHUko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordeak amaiera emango dio ekitaldiari.
- Dantza (Claudia Erentxun) emanaldia.