euskaraespañol

Gaurko irudia

Aritz Piresek, Itziar Rodriguezek eta Varinia Argotek irabazi dute UPV/EHUko XII. Eztabaida Txapelketa

Lehiaketan, unibertsitateen arteko G-9 Taldeko Eztabaida Ligara joango den unibertsitatearen ordezkaritza ere aukeratu da

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2023/03/01

‘Nube Radioactiva' talde irabazlearen argazkia. Ezkerretik eskuinera: Maider Baigorri (ADUEEEko lehendakariordea), parte-hartzaileak: Aritz Pires, Itziar Rodríguez, Varinia Argote eta Arantza Martínez (UPV/EHUko Ikasleen zuzendaria). | Argazkia: Mitxi. UPV/EHU.

Aritz Piresek, Itziar Rodriguezek eta Varinia Argotek osatutako ‘Nube radioactiva’ taldeak irabazi du UPV/EHUko XII. Unibertsitate Eztabaida Txapelketa. Gainera, lehiaketan zehar, martxoaren 22, 23 eta 24an Oviedoko Unibertsitatean egingo den G-9 Taldeko Eztabaida Ligara joango den unibertsitatearen ordezkaritza ere aukeratu da.

UPV/EHUko Unibertsitateko XII. Eztabaida Txapelketa Bilboko Hezkuntza Fakultatean egin da. Hamabost bat ikaslek hartu dute parte, diziplina anitzeko lau taldetan banatuta, hainbat titulaziotako ikasleekin.

Txapelketan, taldeek galdera honi erantzun zioten: Egokia al da energia nuklearra energia berdetzat hartzea (trantsizio energetikorako)?, eta eztabaidan zehar gai honen inguruko jarrera ezberdinak defendatu zituzten. Hori bera izango da G-9 Taldeko Eztabaida Ligako galdera ere.

Hain zuzen ere, UPV/EHU G-9ko Eztabaida Ligan ordezkatuko duen taldea Bilboko Hezkuntza Fakultatean ospatutako txapelketa honetatik atera da. Horrela, martxoaren 22, 23 eta 24an Oviedon izango dira Unai Moran, Ana Rodríguez, Marcela Justiniano, Varinia Argote eta Eva Vázquez. Era berean, Varinia Argote aukeratu dute G-9ko diskurtso onenaren lehiaketan parte hartzeko.