euskaraespañol

Eguneko irudia

2023ko Archiletras Hizkuntza Sariek Irulegiko Eskuari buruzko ikerketa saritu dute

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/07/04

Joaquín Gorrotxategi, Grande-Marlaska eta Pilar Belloren artean.
Joaquín Gorrotxategi, Grande-Marlaska eta Pilar Belloren artean.

Archiletras de la Lengua sarien bigarren edizioak ‘Estudio filológico de la Mano de Irulegi' [Irulegiko eskuaren azterketa filologikoa] lanari eman zion saria ikerketa kategorian, Joaquín Gorrotxategi Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedradunaren eta Javier Velaza Bartzelonako Unibertsitateko Latin Filologiako katedradunaren ikerketa lana aintzatetsiz.

Sariak banatzeko ekitaldia Casa de American izan zen, Madrilen, eta Sean Mackaou jatorri anglo-libanoarreko artista suitzarraren lan grafiko bat da sari ikurra.Joaquin Gorrotxategik jaso zuen saria, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroaren eta Pilar Bello Archiletras aldizkariko erredaktore buruaren eskutik. UPV/EHUko katedradunak hitzaldian adierazi zuenez, «Irulegiko Eskua aurkitzeak asko aberastu du erromatarren aurreko hizkuntzen inguruko jakintza» eta «aurrerapausoa da gure ondare komunaren ikerketan».