Arabako Esperientzia Gelen graduazioa
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2024/06/03
Arabako Esperientzia Gelek XX. promozioko ikasleen graduazio ekitaldia ospatu zuten. Ekitaldian Manoli Igartua Olaechea Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko errektoreordea, Itziar Gonzalo de Zuazo Ogasun eta Finantzetako foru diputatua, Jon Urresti García Vital Fundazioko presidentea eta Agustín Plaza ACAEXA-AEIKEko (Esperientzia Geletako ikasle eta ikasle ohien Kultur Elkartea) presidentea izan ziren. Aritz Ruiz González Arabako Campuseko Esperientzia Gelen zuzendariak aurkeztu zuen ekitaldia.
Giza Zientzietako tituludun ikasleei diplomak banatu aurretik, José María Ortiz de Orruño UPV/EHUko Historia Garaikideko irakasle titularrak eskaini zuen ikastaroaren amaierako hitzaldia. EHUterpe koruak jarri zion amaiera ekitaldiari.
Ikasturte berria
Ekainaren 15era arte egongo da zabalik UPV/EHUren Arabako Esperientzia Geletan Giza Zientzien unibertsitate tituluan izena emateko epea. Interesatuek on line eman ahal izango dute izena edo aurrez aurre, Hezkuntza eta Kirolaren fakultatearen beheko solairuan kokatutako ikasgeletako idazkaritzara joanda (Juan Ibáñez de Sto.Domingo, 1. 01006 Vitoria-Gasteiz), eta izena emateko buletina hartuta.
Gogoan izan Esperientziaren ikasgeletan matrikula egin ahal izateko 55 urteak beteta behar direla aurtengo urteko urriaren 1a baino lehen eta soldatapeko lanik egiten ez jardutea.
Onartutako pertsonen zerrenda ekainaren 20an emango da argitara.
Informazio zabalagoa webgunean.