euskaraespañol

Eguneko irudia

Inaugurazioa

Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikasturte berriaren irekiera ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/11/19, 18:15

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteartean, azaroaren 19ean, 18:15ean, UPV/EHUren Carlos Santamaría zentroko auditoriumean, Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikasturte berria irekitzeko ekitaldia  izango da. Antonio Beristain irakaslearen omenezko XIV. Topaketa Biktimologikoaren esparruan.

Honako hauek parte hartuko dute ekitaldian:

  • María Jesús Carmen San José López, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen sailburua
  • Gema Varona, Kriminologiaren Euskal Institutuaren zuzendaria
  • Rodrigo Gartzia, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordea
  • Leire Berasaluze, Kriminologiaren Euskal Institutuaren idazkari akademikoa

Ekitaldian, Kriminologiaren Euskal Institutuaren ohorezko kidearen diploma emango zaio Carlos Fernández de Casadevante Juan Carlos Erregea Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko katedradunari. Honek, ikasturte hasierako hitzaldia eskainiko du; izenburu hau duena, hain zuzen: ‘Sucedió y hay responsables: Testimonios para una memoria veraz’.

XVIII. Jean Pinatel Ikerketa Saria

Bestalde, ikasturte honetan, Epaimahaiak egindako balorazioaren ondoren, Pinatel Saria eman gabe geratu da, aurkeztutako lan anitzen interesa eskertuz.