euskaraespañol

Eguneko irudia

Oviedoko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu du Ana Iriarte Goñi helenista

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2024/11/08

Familia irudia inbestidura ekitaldiaren amaieran. | Argazkia: Oviedoko Unibertsitatea.

Ana Iriarte Goñi, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle erretiratua, Grezia klasikoko emakumeei buruzko ikerketetan aitzindaria, honoris causa doktore izendatu du Oviedo Unibertsitateak. Ignacio Villaverde errektorea izan zen zeremoniaren burua, eta amabitxi gisa jardun zuen Rosa María Cid Lópezek, Asturiasko Unibertsitateko Historia Saileko katedradunak.

Ana Iriartek ‘honoris’ izendapena jaso zuen inbestidura zeremonian unibertsitateko kide eta erakundeetako ordezkari ugari izan ziren. Beste agintari batzuez eta Asturiasko Unibertsitateko errektorego taldeaz gain, honakoak izan ziren bertan: Susana Reboreda, Vigoko Unibertsitateko Unibertsitate Hedakuntzako errektoreordea; Manoli Igartua, Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko errektoreordea; Cristina González Morán, Asturiasko Gobernuko Unibertsitateen zuzendari nagusia; eta María Jesús Álvarez, Asturiasko Emakumearen Institutuaren zuzendaria.

Ana Iriarte Goñi, 1956an Iruñean jaioa, Antzinaroaren Historiako katedraduna izan da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Antzinako Greziako historia antropologikoan aditua da. Oviedoko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak, 2024ko martxoaren 1ean egindako ohiko saioan, aho batez adostu zuen honoris causa doktore izendatzea, Historia Sailak hala proposatuta. Antzinaroaren ikerketari egindako ekarpenagatik nabarmentzen da Iriarte irakaslea. Aitzindaria izan zen antzinako Greziako emakumeei buruzko eta feminitateari buruzko ikerketetan. Haren lanak, beste alderdi batzuen artean, honakoei buruzkoak izan dira: antzerki atikarra eta ‘demokratía’, Atenasko mito politikoak, genero-indarkeria eta hiri nortasunari buruzko Atenasko kontakizunak.

Informazio gehiago