euskaraespañol

Iparraldeko ikasleek Gipuzkoako Campusa bisitatu dute

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2023/03/20

Irudia

Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ehun ikasle baino gehiago Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusean izan dira. Horrela, Ate Irekietako unibertsitate aurreko ikasleentzako jardueraren esparruan, Iparraldeko 115 ikaslek euskal unibertsitate publikoko eskolak eta fakultateak bisitatu dituzte Donostian. Agustin Erkizia campuseko errektoreordeak eta Junkal Gutierrez Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordeak harrera egin diete gazteei.

Iaz 102 ikaslek bisitatu zuten campusa, eta horietatik 25 UPV/EHUn matrikulatu ziren, hau da, baccalauréat (baxoa) proba egin zuten ikasleen % 20. Proba hori gainditzea, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioarekin (USE) bezala, erabakigarria da goi-mailako ikasketak egin nahi dituzten gazteentzat.

Datorren ikasturtean itxarongo zaituztegu!