euskaraespañol

Eguneko irudia

Alemanezko eta Europako literaturari buruzko VI. Nazioarteko biltzarra

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2023/09/28 Noiz arte: 2023/09/29, 09:00

Kokapena

Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Irailaren 28an eta 29an Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateak hartuko du VI. Internationale Tagung Räume des Zusammenlebens in der deutschsprachiger und europäischer literatur (Alemanezko literaturari eta europar literaturari buruzko Nazioarteko VI. Kongresua: Bizikidetza guneak).

Azken hamarkadetako migrazio prozesuek eta globalizazioak markatutako mendebaldeko egungo testuinguruak tentsioa du ezaugarri: alde batetik, polarizazioaren, intolerantziaren eta indarkeriaren gorakada daukagu; bestetik, elkarbizitzarako esparruak sortzea sustatzen duten mugimendu eta ekimenak handitzen ari dira ere bai.

Alemanezko literaturari buruzko seigarren nazioarteko biltzar honen helburua hizkuntza horretako eta Europako literaturek elkarbizitzarako esparruei egiten dieten ekarpena aztertzea da. Gainera, erreparatu nahi dio literaturak pentsamendu sozial eta kulturalaren eratzean duen funtzioari. Bi hizlari gonbidatu nagusiren eskutik oinarrizko kontzeptuei buruzko hitzaldiak izango ditugu literatur analisiaren ikuspuntutik (Ottmar ETTE) eta soziologiaren ikuspuntutik (Magdalena NOWICKA). Horrez gain, 20 hizlari baino gehiago izango dira bi egunez 20. mende erdiaz geroztiko idazle europarrek –alemaniarrek, bereziki– literatur lanen bidez elkarbizitza espazioei egindako ekarpena aztertzen.

Biltzar honen ospakizuna Garapen Jasangarrirako Helburuei lotuta dago, bereziki 16. helburuari (bakea, justizia eta instituzio sendoak), zeina bidezko gizarte baketsu eta inklusiboen sustaketan oinarritzen baita.

Informazio gehiago: https://literaturtagungupvehu.wordpress.com/