euskaraespañol

UPV/EHUren komunikatua, Zuzenbide Fakultatearen Bizkaiko Ataleko irakasle bati irekitako prozedura dela eta

Lehenengo argitaratze data: 2024/10/03

Orain dela gutxi Euskal Herriko Unibertsitateak jakinarazi zuenez, Genero Indarkeriaren aurkako Protokoloan zehaztutako prozedura irekitzea erabaki zuen eta, kautelazko neurri gisa, Zuzenbide Fakultateko irakasle batek irakaskuntza lanik ez egitea prozedura amaitu arte.

Analisi juridikoa egin ondoren, eta aipatutako kautelazko neurria behin hartuta, unibertsitateak erabaki du abian jartzea pertsona hori gaur egun betetzen ari den ordezko irakasle lanpostutik kentzeko prozedura, zeina aurreikusita dagoen barne arautegian.