EHUTERPE unibertsitate koruaren emanaldiak
Noiz eta non
Noiztik: 2019/10/17 Noiz arte: 2019/11/22, 00:00 - 00:00
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Gasteizko Ingeniaritza Eskolako korua 2017an sortu zen, Estíbaliz Urkiza eskolako lehengo ikaslearen ekimenaz, kultur ekintza partehartzaile eta integratzaile bat egin nahi zuten zenbait pertsonaren bulkadaz eta ikastegiko zuzendaritzaren laguntza logistiko eta baldintza bakoaz.
EHUTERPE unibertsitate koruak musika modernoa lantzen du bereziki. Honek ez du esan nahi bere errepertorioan ez daudenik euskal konpositoreen kanta ezagunak edo unibertsitatearen mundurako garrantzia handiko kantak, ‘Gaudeamus Igitur’ esaterako.
Emanaldiak
Urriak 17, osteguna
Europa Biltzar Jauregiko auditorioa
Farmazia Fakultateko graduazio ekitaldia
Urriak 25, ostirala
Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ekitaldi aretoa.
Ingeniaritza Eskolako graduazio ekitaldia
Azaroak 7, osteguna
Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ekitaldi aretoa.
Ekonomia eta Enpresa Fakultateko graduazio ekitaldia
Azaroak 22, ostirala
Letren Fakultateko areto nagusia
Letren fakultateko graduazio ekitaldia