Graduazio ekitaldiak Letren Fakultatean
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/12/13
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Abenduaren 13an, ostirala, Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian 2023-2024 ikasturteko ikasleen graduazio ekitaldiak egingo dira.
Goizean, 12.00etan hasita, Filologiako, Ingeles Ikasketetako eta Euskal Ikasketetako ikasleek jasoko dute titulua, Manoli Igartua UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordeak eta Belén Bengoetxea fakultateko dekanoak gidatutako ekitaldian.
Maria Jose Olaziregi UPV/EHUren Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketa Saileko katedradunak emango du irakasgai magistrala.
Diplomak emateaz gain, ekitaldia baliatuko da erretiroa hartu berri duten ikastegiko langileak omentzeko.
Arratsaldean, 18:00etan hasita, Historia, Artearen Historia, Geografia eta Lurralde Antolamendua eta Itzulpengintza eta Interpretazioko titulazioak lortu dituzten ikasleen txanda izango da. Ekitaldi horretan, Eva Ferreira UPV/EHUko errektorea eta Belén Bengoetxea fakultateko dekanoa izango dira buru.
Santiago de Pablo UPV/EHUren Historia Garaikidearen Saileko katedradunak emango du irakasgai magistrala.
Adierazitako mailetako diplomak emateaz gain, ekitaldia aprobetxatuko da Letren Fakultatean irakasten diren masterrak amaitu dituzten ikasleei tituluak emateko: Literatura Konparatuaren eta Literatur Ikasketen Unibertsitate Masterra, Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako Unibertsitate Masterra, Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentaleko Unibertsitate Masterra, Hizkuntzak Testuinguru Eleaniztunetan Eskuratzeko Unibertsitate Masterra eta Europako eta Atlantikoko Unibertsitate Masterra. Kultura Boterea eta Gizartea.