Zuzenbideko eta Kriminologiako Graduetako karrera bukaerako ekitaldia
Noiz eta non
2018/11/16, 18:00 - 00:00
Kokapena
Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia
Europa Plaza 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Euskal herriko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Graduko 97 ikasleen eta Kriminologia Graduko 40 ikasleen karrera bukaerako ekitaldia egingo da. Ekitaldiaren buru izango dira Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea, Juana Goizueta Zuzenbide Fakultateko dekanoa eta Andres Krakenberger ‘Pablo Ibar’ heriotza-zigorraren aurkako Elkarte kidea eta promozioaren aitabitxia.
Egitaraua
- Zuzenbide Fakultateko dekanoaren hitzak
- Promozioaren aitabitxiaren hitzaldia
- Graduko Sari bereziak ematea
- Gradu Amaierako Lan onenaren sari ematea
- Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoaren bidetik defendatutako Gradu Amaierako Lanei aitorpen berezia
- Diplomak ematea
- Ikasleriaren ordezkarien hitzak
- Ekitaldiaren amaiera UPV/EHUko errektorearen hitzekin